XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Katarroa hartu dut. O!

(Izututa...)

Eta baliteke gripea izatea. O!

Gripea gaixotasun larria da, batez ere nire adinean.

(Romualdak, haserre...)

ROMU: Gripea?

Nolako hartuko duzu gripea, bakuna hartu baduzu!

(Timoteak, bigun...)

TIMO: Bakuna hartu duzu, don Gerbasio?

Hori horrela bada, egon lasai.

Bakuna hartu ondoren ez dator griperik.

(Gerbasiok, bereari eginez...)

GERBA: Bai, etorri daiteke.

Etorri daiteke, bakuna txarra izan bada.

Oraingo jeneroa ez da ona.